|
Web-gunearen definizio estrategiko, garapen eta mantenu zerbitzuak eskaintzen ditu, baina web-gune eta online aplikazioen sustapenean eta errentagarritasuna lortzean datza azalpen-en lan-arlo espezializatua. azalpen-ek bere bezeroei Internet-ek balioa erants dakien du xede. Inici: agentzia
AGENTZIA Zergatik gara ezberdinak? - Arrakastaren espirala
Internet proiektu bat epe luzera inoiz ez da egonkor gertatzen. Aurrekontuari, dedikazioari eta ateratzen zaion errendimenduari dagokionez hazi egiten da edo gutxitu egiten da. Geometrikoki espiralak erdigune baten inguruan denboran zehar handituz edo txikituz doan erradio baten mugimendua irudikatzen du, eta horregatik, hauxe da web proiektu baten jokaera adierazteko figura egokiena.
Zer gertatu ohi da merkatuan?
Merkatuan diseinatzen diren Internet proiektuen aurrekontu-zati handiena epe laburrari begirako garapenean xahutzen da; epe ertainari, sustapenari, ez zaio ez indarrik ez aurrekonturik eskaintzen. Hori dela eta Internet proiektua gelditu egiten da, azkenean erakundearen barruan gai marginal bihurtu arte. Beherantz egiten duen espirala da, alegia.
Zer proposatzen du azalpen-ek?
azalpen-ek uste osoa du eskaintzen duen zerbitzuarengan; badaki bezeroari balioa gehituko diola; horregatik aurrekontua proiektuaren bideragarritasuna bermatuko duten zerbitzuei bideratzea proposatzen du. azalpen-ek epe ertainerako errentagarritasuna lortzea espero du eta bezeroari proposatzen dio hasierako garapenarerako aurrekontua murriztea eta helburu partzialak eskuratzen diren neurrian, progresiboki handitzen joatea. Arrakastaren espirala, eskuratutako emaitzetan oinarritzen den etengabeko goranzko espirala, alegia.
© azalpen Internet SL | Fluvià 89, planta 3 | 08019 | 22@ | BCN | 93 464 42 42
|